XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusentzat garrantzitsuena

Jesusentzat garrantzitsuena Jainkoaren Erreinua predikatzea da: - Bere denbora, indarrak... Jainkoaren Erreinuari eman zizkion.

Jainkoaren Erreinua bere bihotzean dago; bere ekintza guztietan.

-Jesusen bizitzan dena dago Jainkoaren Erreinurantz zuzenduta.

- Inoiz ez du bere burua aurkezten; inoiz ez du berataz hitzegiten.

- Jainkoaren Erreinuaren zerbitzurako bakarrik bizi izan zen.

- Ez zuen Jainkoari buruz bakarrik hitzegiten, baizik eta Jainkoaren Erreinuari buruz.

- Jainkoaren Erreinua zabaltzeagatik eta egiaztatzeko bere bizitza osoa eman zuen.

Baina Jesusek Jainkoaren Erreinua esaten zuenean, zer esan nahi zuen?.

Ez zuen Jainkoaz bakarrik hitzegiten, Jainkoaren Erreinuaz baizik.

ARIKETAK

- Eztabaida: herriaren itxaropen mesianikoa eta Jesusen itxaropena.

Erantzun: - Zergatik lortzen du Jesusek harrera hain ona Jainkoaren Erreinua azaltzen duenean?.

- Erreinuaren etorreraren itxaropena denentzat berdina al da?.

- Zer da Yahberen eguna?.

- Zer zen Jesusentzat garrantzitsuena?.

- Nola adierazten du hori?.

Hiztegia: Yahberen eguna, Yahberen erregetza.

GOGORATU

Herriaren itxaropena mesianikoa honetan zegoen: - Mesiaren etorrera gertu zegoen.

- Israel Nazioa berreraikiko zuen.

- Beste herriak menperatuko zituen.

Jesusen itxaropena: Jainkoaren Erreinua.